Skip to main content

Zerbitzariak

Mastodon ez da webgune bakar bat. Erabiltzeko, kontu bat sortu behar duzu hornitzaile baten bitartez, zerbitzari deritzoguna, eta horrela, Mastodon-eko beste jendearekin konektatu ahal izango zara.

Mastodon erabiltzen hastea erraza da

Zerbitzariak

Lehen urratsa, kontua sortuko duzun zerbitzaria erabakitzea da. Zerbitzari bakoitza erakunde edo banako independente batek kudeatzen du eta moderazio-gidalerroak alda daitezke batetik bestera.

Zure jarioa

Kontu bat zerbitzarian izanda, sareko beste edozein jarrai dezakezu, kontuan hartu gabe zein zerbitzaritan duten kontua ostatatua. Beraien argitalpenak zure hasierako jarioan ikusiko dituzu, eta jarraitzen bazaituzte, zureak ere ikusiko dituzte.

Malgua

Nahiago duzun beste zerbitzari bat aurkitu al duzu? Mastodon-ekin, erraz mugi dezakezu zure profila beste zerbitzari batera edozein unetan, jarraitzailerik galdu gabe. Kontrol osoa izateko, sortu zeure zerbitzaria.

Guztiontzat segurua

Ezin ditugu kontrolatu zerbitzariak, baina orri honetan bultzatzen duguna bai. Gure erakundeak soilik arrazismo, sexismo eta transfobiaren aurkako moderazioa tinko burutzen duten zerbitzariak proposatuko dizkizu.

Segurtasuna

Hemen zerrendatutako zerbitzari guztiak Mastodon zerbitzarien hitzarmena betetzera konprometitu dira.

Eskualdea

Hornitzailea legalki non kokatua dagoen.

Gaia

Hornitzaile batzuk komunitate jakin batzuen kontuak ostatatzera bideratuta daude.

Sarearen egoera